

Alkate jauna :
Eskutitz honen bidez herriko eta bertan bizi garen gazteon iritzi eta nahiak adierazi nahi dizkizut:
Lehenengo eta behin herriko jaien inguruan mintzatuko naiz. Izan ere,nire ustez,duela bi urte zegoen alkateak prestatzen zituen jaiak gazteon nahietara gehiago hurbiltzen ziren. Gutxienez berak ez zekienez zer gustatzen zitzaien gazteei,haien esku usten zituen jaiak,baina orain alkate aldaketa egon da eta gainera jaietako hilabete batera gaude eta zuk,alkate jauna ez duzu nahi ezta euro bat gastatu zure herriko jaietan.
Zertarako zara alkatea orduan? Behintzat ez badakizu zer egin utzi gure esku eta dirua jarri,gutxienez minimo bat jai on batzuk eukitzeko.
Hortik desbideratuz,ere esan behar dut gazte guztiak kalean gaudela eta beste alboko herri guztietan berriz,alkateak gaztetxe edo lokal bat jarri die gazteei edo gutxienez lokal bat alokatu die gazteei,zeu ordea,ez duzu ezta lokal bat alokatzen adingabekoei,bakarrik pentsatzen duzu zure diruan. Gaztetxe bat jartzea diru gehiegi da zuretzat ala? Edo nahiago duzu diru hori guztia gastatzea Zaratamoko kafetegian pintxoak eta ardoak hartzen. Hori zure herri osoa baino inportanteagoa da ezta? Ea noiz ikasten duzun beste herrietako alkateetaz eta ea noiz hasten zaren gure eta “ZURE” herrian pixka bat pentsatzen eta inbertitzen.
Amaitzeko esan behar dut ez dela normala herri honekiko hartu duzun jarrera ,zutan eta zure familian bakarrik pentsatzen duzu. Hori herriko alkatea izatea bada ni alkatea izan nintekeen oraintxe bertan eta 15 urte besterik ez ditut.
Sinadura: ARITZ SAMPEDRO HERNANDEZ 3.D
Nori:ALBERTO RUIZ DE AZUA (Arrigorriagako alkatea)

No hay comentarios:
Publicar un comentario