lunes, 2 de junio de 2008

TXIRRINDULARIAK ERREPIDETIK KANPO?

Txirrindulariak errepidetik kanpo?

Gure herrietan dauden txirrindularien kontra ez daukat ezer ; bai ordea, errepide erdian jartzen direnen kontra eta trafikoa ostopatzen dutenen kontra.

Nork ez du ikusi inoiz errepide baten erdian txirrindulari asko trafikoa ostopatzen beraiek errepide erdian daudelako eta ez dutela kotxe edo motorrei pasatzen uzten? Ni,adibidez,nire aitaren kotxean joaten naizen askotan ikusten dut txirrindulariren bat errepide erdian eta gainera zu ikusten zaituzte eta ez dira alboratzen eta haien abiaduran joan behar zara. Zertarako daude bide-gorriak? Gogo asko ematen dit haien gainetik pasatzeko kotxearekin,baina hobeto pentsatuta,hobe izango zen ere bide gorri gehiago egitea edo bestela gutxienez, errepide erdian daudenei isun bat jartzea errepide erditik joateagatik.

Baina norbaitek esan dezake bide-gorri gutxi daudela ; niri esan didaten bezala,baina hori ez didate niri esan behar DGTri baizik. Hau ez da inondik inora normala!

Konklusioetara etorriz,zera esango nizueke: errepide erdietan dauden txirrindulari guztiek ez dakarte inolako mesederik,eta guztiek isun handia eraman beharko lukete errepide erditik ibiltzeagatik.Egia da esan bezala bide-gorri gutxi daudela baina behintzat dauden gutxi horiek errespetatu behar dira.

ARITZ SAMPEDRO HERNANDEZ 3.D

No hay comentarios: